XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juan zirán! Baño zer onik utzita?.

Mutiko bati zenbat urte zituan galdetu nion.

Bost erantzun zidan.

- Nun dituzu ba, potxolo maite, zure urte oiek? Poltxikoan gorderik ala?.

- Eee...! arek, parre-algaraz urteak poltxikoan? Jun ziran!....

Jun ziran.

Poliki esana.

Zarrast zarrast, eratxi ditut bat banaka, egunean eguneko, urtearen 365 orriak.

Kimatu det urte-arbola; gelditu da ostrorik gabe enbor.

Ona emen azkeneko orria nere eskuan: 1955 - gabonilla - 31.

Jun ziran....

Iadanik, Zizeron argiak poliki esan zun: Horae quidem cedunt et dies et menses et anni... (De Senect., XIX).

Orduak ba-doiaz, baita egunak eta illak eta urteak ere; bañan igazitako denbora sekula geiago ez itzuliko; etorkizunari antzematerik berriz ez dago.

Oi, denbora dan irristakorra!.

Izan ere, orixe da bere zori eta alabearra: cedunt, jun ziran.

Joanak joan ta or konpon esanda ez dago, ordea, gelditzerik.

Joandako aldiak bai baitu bere ondoko eta jarioa: bere sustraiko altxuma du etorkizuna.

Alkarri ertsi-ertsi loturik dabiltz joan-aldia ta etortzekoa.

Atzokoak egungo egunari, eta gaurkoak biarkoari, egiten dio bide.

Ortaz, atzokoa txarra joan zaigula esan bearko, gaur ain larri gabiltzalarik.

Euskerari buruz eta arpegiz diot ori.

Gure izkuntza gaitzaundi iritxi baitzaigu.

Eginbear estua benetan atzokoak laga diguna.

Euskerari bizirik eustea!, orrenbesterañokoa!, da gaurko gure arloa.

Euskeraren bizi gordezko adur ontan, negarrak eta lantuak (ez dute guretzat onik-eta) eraman bitza bi-biak atariko aizeak.